Zalantzan egon bagara ere, azkenean web gunea berritzea erabaki dugu. Aurrekoa Wordpress blog-plataforma ezagunean oinarritua genuen, baina behin eta berriz arazoak eman dizkigunez, Joomla! izenekora aldatu gara. Ea oraingoarekin behin-betiko bultzada ematen diogun institutuko web orriari!
Aurreko ikasturtearen amaieran hausnarketa txiki bat egin genuen gure blogari buruz eta, gutxi erabiltzen zela oharturik, urtebete epea eman genion geure buruari aldaketak egiteko eta erakargarriago bihurtzen ahalegintzeko. Uste baino lehenago hasi gara, ordea, aldaketok egiten.